Acciones LH

Info

WHAT will be done

Description:

• Birziklapen prozesuekaz jarraituko da.

HHn: Ikasleen adina kontutan hartuta, birziklapena, klasean burutuko dute eta hortik, birziklapen puntura eramango dute baina irakasle gelen alboan dagoen horretara.
Bertatik, irakasle batek hartu eta 2 urteko gelen alboan dauden birziklapen kontenedoreetara eramango du papera.
Plastikoa, tutoretza alboan dauden zakarrontzi horietara eramango dute.
LH1-2 : astero, letraka antolatuta, (LH1-2 A, hurrengo astean LH 1-2 B…) 1-2 . mailako zakarrontzi urdinak hartzen dituzte eta 2 urteko gelen alboan dagoen kontenedore urdinean birziklapena egiten da. Prozesu honetan, irakasleak eta gela horretako tutoreak parte hartzen du.
LH3-6: patio zaintza daukatenean, txandakatuta euren artean, irakasle bat doa gela bakoitzeko ikasleekaz, paperaren birziklapena egitera. Ikasleak arduratzen dira begiratzeaz, birziklapena egin behar den egun horretan, zelan dagoen paperontzia, beharra izatekotan, hartzeko eta birziklapena egiten joateko. Horretarako, gelan egunero, arduraduna dago.
Plastikoa, haur hezkuntzako eta LHko tutoretza alboan dauden zakarrontzi horietan botatzen da eta garbitzaileek egiten dute honen birziklapena.
DBH-BATXIN Koldo eta ikasle talde batek burutzen du birziklapena.

• Geletan, dekalogoak birpasatuko dira (ikasleak animatu tupperra ekartzera hamaiketako bezala).
Dekalogoetan agertzen direnak, ikastetxearen Agenda 2030eko helburuak dira. Dekalogoetan agertzen diren helburu bakoitzaren inguruan, hausnarketa txiki bat egin daiteke. (Zer egiten da ikastetxean honen  inguruan? Zer egin daiteke? Zertan hobetu ahal dugu?)

Behin gelan hausnarketa eginda, pentsatu klase bezala zer egin ahal dugu euretariko bakoitzean hobetzeko. Orri baten apuntatu eta dekalogoen orriaren alboan jarri. Kurtso bukaeran, hau bete dugun edo ez aztertuko dugu gelan.
Honetaz gain, 1 , 2. eta 3. mailatan,plastic planet bideoa ikusiko da eta honen inguruan mintzatuko da.

4-5 eta 6. mailatan, honako hiru bideo hauek  landuko dira eta eurekaz komentatuko da honen inguruan. Murriztu, berrerabili eta birziklaturen inguruko bideo laburrak dira.
Inspírate – EWWR

Location

WHERE it will take place

Country:

Spain - Basque Country

Address:

Leioa
SARRIENA AUZOA
173
48940

Action Developer

WHO will run the show

Entity:

Askartza Claret
# Educational Establishment

How can you get in contact:

https://claretaskartza.eus
aherreros@claretaskartza.eus

• WHEN

will it happen?

Dates of the proposed action:

18/11/23, 19/11/23, 20/11/23, 21/11/23, 22/11/23, 23/11/23, 24/11/23, 25/11/23, 26/11/23

• WHY

join hands and minds to prevent waste?

Check out other actions that will cover these themes:

Strict avoidance and reduction at source

Help the world,
share this action!

Related actions