EHUNGINTZA JASANGARRIAREN AURKEZPENA ETA DISEINUEN ERAKUSKETA

Info

WHAT will be done

Description:

Urriaren 21ean, 17:00etan, ehungintzaren jasangarritasun adibide baten aurkezpen-ekitaldi bat egingo dugu Bergarako Laboratorium museoan.

1- Ekitaldiari hasiera emateko, topaketa bat egingo dugu aurkeztu beharreko proiektuarekin eta jasangarritasun eta birziklatze arloekin lotutako hainbat pertsonarekin. Topaketa honetan parte hartuko dugu Laboratorium museoak, Bergarako Udalak, Evlox oihal-enpresak eta Kotoik.
Bertan azalduko dugu entitate bakoitzak jasangarritasuna nola lantzen duen bere egunerokoan, bai eta beraien ekintzen bidez egiten duten ekarpen kultural eta etikoa ere.
2- Ondoren, bigarren ekintza desfile bat izango da. Desfileak bi erakustaldi izango ditu, eta erakustaldi bakoitzean 9 look erakutsiko dira.
Lehen erakustaldia Evlox enpresak egingo du. Bertan, enpresak berak egindako prototipo batzuk ikusiko ditugu eta horien bidez erakutsiko dute zer nolako oihalekin lan egiten duten duela 175 urtetik hona.
Bigarren erakustaldia Kotoik egingo du. Bi emakume diseinatzaile hauek aurkeztuko duten bilduma Evlox enpresaren oihal-hondakinekin eginda dago. Bilduma hau jasangarria da % 100ean; izan ere, baztertutako materialei aukera bat ematen zaie eta, horrenbestez, gure oihal-ekoizpenari buruz ikuspegi arduratsua eskaintzen dugu.
3- Azkenik, desfileak amaitu ondoren, une lasai bat izango dugu; hizlarien, diseinatzaileen eta bertaratuen artean komunitate-giroa sortzeko helburuarekin, lunch bat egingo dugu, bertan elkarrekin egon eta hitz egin ahal izateko.

Azaroan zehar, ekitaldiaren grabaketa behar bezala editatu eta ezagutzera emango da museoaren webgunea eta sareen bidez..ehungintzaren jasangarritasuna zabaldu eta sustatu asmoz.

Location

WHERE it will take place

Country:

Spain - Basque Country

Address:

Bergara
Juan Irazabal pasealekua
1
20570

Action Developer

WHO will run the show

Entity:

Ayuntamiento de Bergara
# Administration/Public Authority

How can you get in contact:

https://www.laboratorium.eus
943 76 90 03

• WHEN

will it happen?

Dates of the proposed action:

19/11/22

• WHY

join hands and minds to prevent waste?

Help the world,
share this action!

Related actions