ERAKUSKETA: “HONDAKIN JASANGARRIAK: FIKZIOA ALA ERREALITATEA!”

Info

WHAT will be done

Description:

Jaikitzen garenetik eta oheratu bitartean gizakiok hainbat baliabide erabiltzen ditugu: ura, argindarra, janaria, arropa, erregaiak, papera… Naturatik ateratzen dira guztiak, eta beti horretaz ohartzen ez bagara ere, ez dira infinituak, alegia, lehenago edo geroago agortu egingo dira.
Bestalde, egia bat da egun dugun kontsumo ereduak hondakin kopuru handia sortzen duela, erabili eta bota egiten baitugu. Hondakin horiek behar bezala jaso eta tratatu ezean, egunik egun gure planetaren jasangarritasuna kinkan jartzen duen ingurumen-aztarna handia sortzen dute.
Zer ondorio atera dezakegu honetatik? Erantzuna argia da: gure bizi eredua dagoeneko ez da jasangarria, eta ondorioz, birziklatzea, berrerabilera, konponketa eta berreskuratzea oinarri izango dituen eredu baterako trantsizioa da guztiok lehenbailehen onartu beharreko erronka.
Erakusketa honek etxeko hondakinak birziklatzeko eta berrerabiltzeko bidaia proposatuko du eta hondakinak baliabide bilakatu dituzten benetako kasu arrakastatsuak erakutsiko ditu. Hori guztia ingurumena errespetatzen duen bestelako ekoizpen eta kontsumo eredura aldatu daitekeela erakusteko. Bukaeran, jasangarriak izateko gomendioak edota praktika egokiak eskainiko/banatuko dira.

 

Location

WHERE it will take place

Country:

Spain - Basque Country

Address:

Bergara
Juan Irazabal pasealekua
1
20570

Action Developer

WHO will run the show

Entity:

Ayuntamiento de Bergara
# Administration/Public Authority

How can you get in contact:

https://www.laboratorium.eus
943 76 90 03

• WHEN

will it happen?

Dates of the proposed action:

20/11/22

• WHY

join hands and minds to prevent waste?

Help the world,
share this action!

Related actions